Zure establezimenduari ikusgarritasun
eta hedapen handiagoa eman nahi diozu?
Parte hartu Bizkaidendak-eko VI. Erakusleiho Lehiaketan
Izena emateko epea zabalik abenduaren 11ra arte
BIZKAIDENDAKen VI. erakusleiho lehiaketa
Lehiaketaren helburua Bizkaiko merkataritzaren sormena sustatzea da, erakusleihoak, produktuak eta zerbitzuak herritarrentzat erakargarriak izan daitezen.
Lehiaketa Bizkaiko establezimendu guztiei zuzenduta dago eta lokalei probintzia mailako lehiaketa bat ematea du helburu. Ekitaldi horretan, epaimahai profesional batek erakusleiho onenak sarituko ditu Galdakaon ospatuko den galan, eta 2.450 € banatuko dira sarietan.
Izen-emateak 2024ko azaroaren 27tik abenduaren 11ra bitartean egin daitezke.
Nola parte har dezaket?
Bizkaidendaken parte den elkarteren bateko kidea banaiz
1. Urratsa: Behin zure erakusleihoa apainduta, atera 2 argazki (ahal dela, bat egunez eta bestea gauez), gogoratu dekoratuta egon beharko duzula gutxienez abenduaren 28ra arte.
2. Urratsa: Bete ezazu elkarkide diren establezimenduentzako parte hartzeko inprimakia abenduaren 11a baino lehen. Gogoratu argazkiak murriztu behar dituzula (argazkiak murrizteko tutoriala).
3. Urratsa: Bizkaidendak-ek informazioa baliozkotzat jo ondoren, webgunera igoko dugu ikusgarritasuna emateko eta jendearen botoa jaso ahal izateko.

Ez banaiz Bizkaidendaken parte den inolako elakerteko kidea
1. Urratsa: Bizkaidendak elkarteko kide ez diren establezimenduen izen-emateak 25,00 euroko kostua du, ordainketa kontu-zenbaki honetan ES94 3008 0245 60 1866559121 egin beharko delarik.
2. Urratsa: Behin zure erakusleihoa apainduta, atera 2 argazki (ahal dela, bat egunez eta bestea gauez), gogoratu dekoratuta egon beharko duzula gutxienez abenduaren 28ra arte.
3. Urratsa: Bete ezazu elkarkide EZ direnentzako partaidetza inprimakia abenduaren 11a baino lehen. Gogoratu argazkiak murriztu behar dituzula (argazkiak murrizteko tutoriala).
4. Urratsa: Bizkaidendak-ek informazioa baliozkotzat jo ondoren, webgunera igoko dugu ikusgarritasuna emateko eta jendearen botoa jaso ahal izateko.